ZORNOTZA HERRIKOA

Info

Orain gogoan dudala, Zornotza herrian bi saio egin ditut. Horietako lehenengoa gaztetxe moduko batean izan zen eta bigarrena, herriko tabernan (Belatxikieta elkartea). Azken hauek ez ziren leku erosoak izaten musika beltzaren errimoak eskaintzeko. Egia esan, euskal rocketik ateratzen zen edozer gauza jarriz gero, batek baino gehiagok begirada arraroak jartzen zizkizun (gutxiengoa izan ohi zen eta orokorrean jende gehienarekin oso gustora aritzen ginen). Euskal herritarrak ere, rockatik aparte beste erritmoekin gozatzeko aukera aldarrikatu degu beti, hori bai, ikuspuntu kritiko batetik (ez zigun edozein musika komertzial ñoñoa balio). 



Tira, Zornotzako saioa ez zen emanaldi arrakastatsu horietakoa izan baina ez zen desastre hutsa izan ere (baten batean gertatu zaigu). Jendea ez zen dantzan zoro moduan aritu baina taberna ez zen ustu eta jendea asko egon zen festak iraun zuen bitartean. Baldintza teknikoak ez ziren onena ere. Hori bai, antolatzaileek izan handiak bagina bezala tratatu gintuzten eta jatetxe dotore batean aberatsak bagina bezala afaldu genuen :-) 

Bafleen artean izkutatuta :-)


Juan Kaltta/Kosmik lagun handia izan genuen laguntzaile fidela gau hartan (askotan bezela :-) 

Eskerrik asko antolatzaile eta herrikoko jende jatorrari. Bide batez, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Euskal Herriko herriko guztiei. 2015ean espainiar auzitegiek guda zibiletik hona egin den expolio handiena burutu bait zuten, 2020. urtean gauzatzen hasia dena...